INAUTERIAK 2010
Posted by admin on Febrero 10th, 2010
Datorren ostiralean, otsailaren 12an, Inauteriak ospatuko ditugu.
Aurreko ikasturteetan bezala, patioan egingo dugu jaialdia, eguraldi txarra egiten badu, ostera, areto nagusian egingo dugu.
Aurten, hartu dugun gaia hauxe izan da: “KULTURARTEKOTASUNA”.
Munduko kulturak ezagutzeko aukera ederra da, hori dela eta, ziklo bakoitzean munduko herrialde bat hartu da. Munduko hainbat jantzi, dantza eta musika ezagutzeko aukera izango dugu.


