CEP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ (GURUTZETA) BARAKALDO

DONOSTIARA GOAZ

Posted by admin on Mayo 30th, 2008

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok datorren asteartean, ekainaren 3an Donostiako Cristinaenea parkea ikustera joango gara.

9etan eskolatik irtengo gara 2 autobusez.

10,45etan helduko gara eta Cristinaenean dagoen jauregian bertan hainbat tailer eta jarduera egingo ditugu zikloka.

12,15etan amaitu ondoren, Donostia hiria ezagutzera joango gara, baina autobusez, ez kezkatu.

Gero, eguerdiko 13etan, gutxigorabehera, bazkalduko dugu eta, noski baietz, jolasteko aukera izango dugu.

Arratsaldeko 15etan berriro autobusera igoko gara eta 4,30etan eskolara itzuliko gara.  

EDERKI PASATUKO DUGU.

 

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>